35 Hiriko idazkariak, jendea baretu ahal izan zuenean, honela hitz egin zuen: «Efesoarrok, ba ote da inor ez dakienik Efeso hiria Artemisa jainkosa handiaren tenpluaren eta zerutik eroritako beraren irudiaren zaintzailea dela?
36 Hori ukaezina da; zaudete, beraz, lasai, itsu-itsuan jokatu gabe.
37 Hona ekarri dituzuen gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontrako sakrilego, ez biraolari.
38 Eta Demetriok eta bere artisauek inoren kontra ezer badute, hor dituzte herriko auzitegiak eta kontsulordeak. Ager bitzate han elkarren aurkako salakuntzak.
39 Eta beste gorabeherarik baldin baduzue, legezko batzar batean erabakiko da.
40 Izan ere, gaurko honengatik matxinadaz sala gaitzakete, ez baitezakegu arrazoirik eman iskanbila hau zuritzeko».Hau esanik, bukatutzat eman zuen batzarra.