4 Eta Paulok esan zien:—Joanek bihozberritzearen ezaugarri zen bataioa ematen zuen, baina herriari beraren ondoren zetorrenagan, Jesusengan alegia, sinesteko esanez.
5 Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bataiatu ziren.
6 Paulok eskuak ezarri zizkienean, Espiritu Santua etorri zitzaien gainera, eta hizketa arrotzez mintzatzen eta profeta gisa hitz egiten hasi ziren.
7 Hamabiren bat lagun ziren.
8 Hiru hilabetetan zehar, sinagogara joan zen Paulo eta Jainkoaren erregetzaz ausarki hitz egin zuen, entzuleei sinestarazten saiatuz.
9 Baina batzuek beren burugogorkeriagatik ez baitzuten sinetsi nahi eta batzarraren aurrean kristau-bideaz gaizki-esaka ari baitziren, Paulok haiengandik alde egin eta ikasleekin talde berezia egin zuen. Egunero irakasten zuen Tirano zelako baten eskolan.
10 Bi urte egin zituen horrela, eta Asia probintziako guztiek, judu nahiz jentil, entzun ahal izan zuten Jaunaren mezua.