33 Jainkoak bere eskuinaldera altxatu duelarik, hitzemandako Espiritu Santua hartu du Aitarengandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten ari zaretena.
34 David ez zen zerura igo; hala ere, hau dio: «Hona Jaunak ene Jaunari esana: “Eseri nire eskuinean,
35 zeure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean”.
36 «Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau».
37 Hitz hauek bihotzean zirrara egin zieten, eta Pedrori eta gainerako apostoluei galdetu zieten:—Zer egin behar dugu, anaiok?
38 Pedrok erantzun zien:—Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.
39 Zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu baitzuen Jainkoak dohain hau, baita Jainko gure Jaunak deituko dituen atzerritar guztientzat ere.