39 Zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu baitzuen Jainkoak dohain hau, baita Jainko gure Jaunak deituko dituen atzerritar guztientzat ere.
40 Beste hitz askoren bidez egiten zien Pedrok testigantza eta arren eskatzen zien: «Salba zaitezte gizaldi honi datorkion hondamenditik».
41 Pedroren hitza onartu zutenak bataiatu egin ziren, eta egun hartan hiruren bat mila lagun elkartu zitzaizkion taldeari.
42 Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi-zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik.
43 Mundu guztia izuturik zegoen, apostoluek egiten zuten hainbat egintza harrigarri eta mirarirengatik.
44 Fededun guztiak elkarturik bizi ziren, eta dena denentzat zeukaten:
45 beren lur eta ondasunak saldurik, guztien artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen.