1 Istilua amaitu zenean, Paulok ikasleak bildu eta adore eman zien; ondoren, agur egin eta Mazedoniara joateko atera zen.
2 Igarotzen zituen lurraldeetan senideak hizketaldi askoren bidez adoretzen zituen. Greziara iritsi
3 eta hiru hilabete eman zituen bertan. Ondoren, Siriara ontzia hartzeko zegoela, juduak zelatan zeuzkala jakin eta Mazedoniatik barrena itzultzea erabaki zuen.
4 Honako hauek zituen lagun: Sopater, Pirroren semea, Bereakoa; Aristarko eta Segundo, tesalonikarrak; Gaio, derbetarra, eta Timoteo; eta Tikiko eta Trofimo, Asia probintziakoak.
5 Hauek aurrea hartu ziguten, eta Troaden egon zitzaizkigun zain.
6 Gu, berriz, Pazko-jaien ondoren atera ginen itsasoz Filipotik, eta bost egunen buruan bildu ginen haiekin Troaden, eta astebete egin genuen bertan.
7 Igandean ogia zatitzera bildu ginen. Paulo ikasleei hitz egiten hasi zitzaien eta, biharamunean joan behar baitzuen, gauerdia arte jardun zuen hizketan.