12 Mutila, berriz, bizirik eraman zuten, eta lasaitu ederra hartu zuten guztiek.
13 Gu ontzia hartu eta Asorantz atera ginen, han Paulo hartzekotan, honek oinez joatea erabaki baitzuen.
14 Ason elkartu zitzaigunean, ontzian hartu genuen geurekin eta Mitilenera joan ginen.
15 Handik, biharamunean, Kio pareraino iritsi ginen itsasoz; hurrengo egunean Samosera heldu ginen, eta hurrengoan Miletora.
16 Efeson ez gelditzea erabakia zuen Paulok, Asia probintzian luzatzeko beldurrez; presaka zen, izan ere, Mendekoste-egunerako Jerusalemen egon nahi baitzuen, ahal izanez gero.
17 Miletotik mandatua bidali zuen Paulok Efesora, eliz elkarteko arduradunei dei eginez.
18 Etorri zirenean, esan zien: «Badakizue nola jokatu dudan beti zuekin, Asia probintziara iritsi nintzen lehen egunetik.