15 Handik, biharamunean, Kio pareraino iritsi ginen itsasoz; hurrengo egunean Samosera heldu ginen, eta hurrengoan Miletora.
16 Efeson ez gelditzea erabakia zuen Paulok, Asia probintzian luzatzeko beldurrez; presaka zen, izan ere, Mendekoste-egunerako Jerusalemen egon nahi baitzuen, ahal izanez gero.
17 Miletotik mandatua bidali zuen Paulok Efesora, eliz elkarteko arduradunei dei eginez.
18 Etorri zirenean, esan zien: «Badakizue nola jokatu dudan beti zuekin, Asia probintziara iritsi nintzen lehen egunetik.
19 Apaltasun osoz zerbitzatu dut Jauna eta hainbat negar egin juduen azpikeriek sortu dizkidaten probaldiak direla eta.
20 Ez dizuet zuen onerako izan zitekeen ezer ukatu; jendaurrean eta etxez etxe predikatu eta irakatsi dizuet,
21 judu nahiz greziarrei, arren Jainkoarengana bihurtzeko eta Jesus gure Jaunarengan sinesteko eskatuz.