24 Baina biziak ez dit axola, neure ibilaldia eta Jesus Jaunak eman didan egitekoa ongi burutuz gero, hau da, berri onaren lekuko, Jainkoak digun onginahiaren lekuko, izatea.
25 «Eta orain badakit, zuen artean Jainkoaren erregetza hots egiten jardun dudan hau ez duela zuetako inork berriro ikusiko.
26 Horregatik, argi eta garbi diotsuet gaur ez dudala neure gain hartzen inori gerta dakiokeenaren erantzukizunik.
27 Zeren ez baitiot inoiz uko egin J ainkoaren asmoa oso-osorik zuei adierazteari.
28 Zain itzazue zeuen buruak eta artalde osoa, honen zaindari jarri baitzaituzte Espiritu Santuak; larra ezazue Jainkoaren Eliza, hark bere Semearen odolaz eskuratu zuena.
29 «Badakit, ni joatean, artaldeari barkatuko ez dioten otso amorratuak sartuko direla zuen artera.
30 Zuen artetik ere aterako dira batzuk irakaspen okerrak zabalduz, ikasleak beren atzetik eramateko.