34 Ongi dakizue esku hauek irabazi dutela niretzat eta neurekin nituenentzat beharrezko guztia.
35 Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko, Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz: “Zorion gehiago du emateak hartzeak baino”».
36 Hitzaldia bukaturik, belauniko jarri eta otoitz egin zuen beste guztiekin batera.
37 Denek negarrari eman zioten eta Paulori besarkadaka eta musuka hasi zitzaizkion.
38 Nahigaberik handiena gehiago ez zutela ikusiko esateak ematen zien. Ondoren, ontziraino lagundu zioten.