7 Igandean ogia zatitzera bildu ginen. Paulo ikasleei hitz egiten hasi zitzaien eta, biharamunean joan behar baitzuen, gauerdia arte jardun zuen hizketan.
8 Bazen kriseilurik asko gu bildurik geunden goiko gela hartan.
9 Leiho-ertzean eseria zegoen Eutiko izeneko mutil gazte bat; Paulok hitzaldia amaitzen ez zuenez, logaletu egin zen mutila; azkenean, loak harturik, hirugarren solairutik behera erori zen, eta hilda jaso zuten.
10 Jaitsi zen berehala Paulo eta, harengana makurturik, besoetan hartu eta esan zuen: «Ez ikaratu! Bizirik dago!»
11 Berriro igorik, ogia zatitu eta jan egin zuen. Ondoren, egunsentia arte luzatu zuen hitzaldia; gero, joan egin zen.
12 Mutila, berriz, bizirik eraman zuten, eta lasaitu ederra hartu zuten guztiek.
13 Gu ontzia hartu eta Asorantz atera ginen, han Paulo hartzekotan, honek oinez joatea erabaki baitzuen.