Eginak
Kapituluak 21:1-4
Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena)
1Haiengandik aldendurik, ontzia hartu eta Koseraino joan ginen zuzenean; biharamunean, berriz, Rodasera, eta handik Patarara.
2Hemen Feniziara zihoan ontzi bat aurkitu genuelarik, bertara igo eta abiatu egin ginen.
3Zipre begiztatu eta ezkerretara utzirik, Siriarantz jarraitu genuen eta Tirora iritsi, han hustu behar baitzuen ontziak bere karga.
4Hango ikasleen bila joan ginen eta astebetez beraiekin gelditu; Jerusalemera ez igotzeko esan zioten haiek Paulori Espirituaren eraginez.