1 Haiengandik aldendurik, ontzia hartu eta Koseraino joan ginen zuzenean; biharamunean, berriz, Rodasera, eta handik Patarara.
2 Hemen Feniziara zihoan ontzi bat aurkitu genuelarik, bertara igo eta abiatu egin ginen.
3 Zipre begiztatu eta ezkerretara utzirik, Siriarantz jarraitu genuen eta Tirora iritsi, han hustu behar baitzuen ontziak bere karga.
4 Hango ikasleen bila joan ginen eta astebetez beraiekin gelditu; Jerusalemera ez igotzeko esan zioten haiek Paulori Espirituaren eraginez.
5 Baina, astea igaro ondoren, geure bidaiari jarraitu genion. Hiritik kanporaino lagundu ziguten haiek denek, beren emazte eta haurrekin. Hondartzan otoitz egin genuen belauniko;
6 gero, elkarri agur egin ondoren, ontzira igo ginen, eta haiek etxera itzuli.