13 Baina Paulok erantzun zigun: «Zer dela-eta ari zarete negarrez? Bihozgabetu egin nahi al nauzue? Prest nago, lotua izateko ez ezik, Jerusalemen hiltzeko ere, Jesus Jaunarengatik».
14 Ezin baikenion hura burutik kendu, bere hartan utzi genuen, esanez: «Egin bedi Jaunaren nahia».
15 Handik egun batzuetara, biderakoak prestatu eta Jerusalemerako bidean gora ekin genion.
16 Zesareako ikasle batzuk ere etorri ziren gurekin eta lehen garaietako ikaslea zen Nason Zipretarraren etxera lagundu ziguten, hark eman behar baitzigun ostatu.
17 Jerusalemera iritsi ginenean, senideek oso harrera ona egin ziguten.
18 Biharamunean, Santiagoren etxera joan ginen Paulo eta gainerakook; han zeuden bilduak arduradun guztiak ere.
19 Paulok, haiei agurra egin ondoren, Jainkoak beraren bitartez jentilen artean egindako guztia xeheki kontatu zien.