17 Jerusalemera iritsi ginenean, senideek oso harrera ona egin ziguten.
18 Biharamunean, Santiagoren etxera joan ginen Paulo eta gainerakook; han zeuden bilduak arduradun guztiak ere.
19 Paulok, haiei agurra egin ondoren, Jainkoak beraren bitartez jentilen artean egindako guztia xeheki kontatu zien.
20 Haiek, entzutean, Jainkoa goretsi zuten; gero, Paulori esan zioten: «Anaia, ikusten duzu zenbat milaka judu egin diren fededun, baina denak legezale sutsuak dira.
21 Eta zera jakin dute zutaz: jentilen artean bizi diren juduei Moisesengandik aldentzeko irakasten diezula, semerik ez erdaintzeko eta usadiorik ez gordetzeko esanez.
22 Zer egin, bada? Nolanahi ere, jakingo dute hemen zarela.
23 Horregatik, egizu gure esana: baditugu hemen boto bat bete behar duten lau gizon.