26 Hartu zituen, bada, Paulok gizon haiek berekin, eta hurrengo egunean, beraiekin batera garbikuntza eginik, tenplura joan zen, garbikuntza-egunak noiz bukatzen ziren eta haietako bakoitzarengatik opariak noiz eskainiko ziren jakinaraztera.
27 Zazpi egunak betetzeko zeudela, Asia probintziako juduek, Paulo tenpluan ikusirik, jende guztia asaldatu zuten eta Paulori eskua erantsi,
28 oihuka esanez: «Lagundu, israeldarrok! Hauxe da bazter guztietan gure herriaren, legearen eta tenplu honen kontra denei irakasten ari zaien gizona. Horrez gainera, greziar batzuk sartu ditu tenpluan, toki santu hau kutsatuz».
29 Izan ere, Efesoko Trofimo Paulorekin ikusia zuten aurretik hirian eta Paulok tenpluan sartu zuela uste zuten.
30 Hiri osoa asaldatu zen, eta jendea pilaka bildu. Paulori heldurik, tenplutik arrastaka atera zuten, eta berehala ateak itxi zituzten.
31 Haiek Paulo hil beharrean zerabilten bitartean, Jerusalem osoa nahaspilatua zegoela salatu zioten gudalburuari.
32 Hau, berehala soldadu eta ehuntariak bildurik, lasterka joan zen; gudalburua eta soldaduak ikustean, juduek utzi egin zioten Paulo jotzeari.