28 oihuka esanez: «Lagundu, israeldarrok! Hauxe da bazter guztietan gure herriaren, legearen eta tenplu honen kontra denei irakasten ari zaien gizona. Horrez gainera, greziar batzuk sartu ditu tenpluan, toki santu hau kutsatuz».
29 Izan ere, Efesoko Trofimo Paulorekin ikusia zuten aurretik hirian eta Paulok tenpluan sartu zuela uste zuten.
30 Hiri osoa asaldatu zen, eta jendea pilaka bildu. Paulori heldurik, tenplutik arrastaka atera zuten, eta berehala ateak itxi zituzten.
31 Haiek Paulo hil beharrean zerabilten bitartean, Jerusalem osoa nahaspilatua zegoela salatu zioten gudalburuari.
32 Hau, berehala soldadu eta ehuntariak bildurik, lasterka joan zen; gudalburua eta soldaduak ikustean, juduek utzi egin zioten Paulo jotzeari.
33 Gudalburuak, hurbildurik, preso hartu zuen Paulo eta bi katez lotzeko agindu. Gero, ea nor zen eta zer egin zuen galdetu zuen;
34 baina jendeak nork berea zioen oihuka. Eta iskanbila hartan ezin baitzuen gudalburuak ezer garbirik atera, kuartelera eramateko agindu zuen.