30 Hiri osoa asaldatu zen, eta jendea pilaka bildu. Paulori heldurik, tenplutik arrastaka atera zuten, eta berehala ateak itxi zituzten.
31 Haiek Paulo hil beharrean zerabilten bitartean, Jerusalem osoa nahaspilatua zegoela salatu zioten gudalburuari.
32 Hau, berehala soldadu eta ehuntariak bildurik, lasterka joan zen; gudalburua eta soldaduak ikustean, juduek utzi egin zioten Paulo jotzeari.
33 Gudalburuak, hurbildurik, preso hartu zuen Paulo eta bi katez lotzeko agindu. Gero, ea nor zen eta zer egin zuen galdetu zuen;
34 baina jendeak nork berea zioen oihuka. Eta iskanbila hartan ezin baitzuen gudalburuak ezer garbirik atera, kuartelera eramateko agindu zuen.
35 Harmailetara iritsi zirenean, soldaduek airean eraman behar izan zuten Paulo jendearen erasoagatik,
36 herri guztia baitzetorren atzetik, «Hil hori!» oihuka.