35 Harmailetara iritsi zirenean, soldaduek airean eraman behar izan zuten Paulo jendearen erasoagatik,
36 herri guztia baitzetorren atzetik, «Hil hori!» oihuka.
37 Kuartelera sartzera zihoazela, Paulok esan zion gudalburuari:—Mesedez, bi hitz esan nahi nizkizuke.Gudalburuak erantzun zion:—Grekoz ere ba al dakizu?
38 Beraz, ez zara zu oraindik orain matxinatu eta lau mila gerrillarirekin basamortura jo zuen egiptoarra.
39 Paulok erantzun zuen:—Ni? Ni judua naiz, Ziliziako Tarsokoa, nahiko entzuna den hiri batekoa. Uztazu, otoi, herriari hitz egiten.
40 Baimena eman zion, eta Paulok, harmailetan zutik, herriari isiltzeko keinu egin zion eskuaz. Denak isil-isilik gelditu ziren, eta Paulo honela mintzatu zitzaien hebreeraz: