9 Hark profezi dohaina zuten lau alaba ezkongabe zituen.
10 Han zenbait egun generamala, Agabo izeneko profeta bat iritsi zen Judeatik.
11 Gu ikustera etorri zen eta, Pauloren gerrikoa harturik, harekin bere esku-oinak lotu eta esan zuen: «Hona zer dioen Espiritu Santuak: Honelaxe lotuko dute juduek Jerusalemen gerriko honen jabea, eta jentilen eskuetara emango dute».
12 Hori entzutean, Jerusalemera ez igotzeko erregutzen genion Paulori, bai guk eta bai bertakoek.
13 Baina Paulok erantzun zigun: «Zer dela-eta ari zarete negarrez? Bihozgabetu egin nahi al nauzue? Prest nago, lotua izateko ez ezik, Jerusalemen hiltzeko ere, Jesus Jaunarengatik».
14 Ezin baikenion hura burutik kendu, bere hartan utzi genuen, esanez: «Egin bedi Jaunaren nahia».
15 Handik egun batzuetara, biderakoak prestatu eta Jerusalemerako bidean gora ekin genion.