11 Eta, argi haren distiraz itsu bainengoen, lagunek eskutik hartuta eraman ninduten Damaskora.
12 «Bazen han Ananias izeneko gizon bat; jainkozalea zen legearen arabera eta bertako judu guztien artean izen onekoa.
13 Bila etorri zitzaidan eta, hurbildurik, esan zidan: “Anaia Saulo, ikus ezazu berriro”. Eta, bat-batean, ikusi egin nuen bera.
14 Hark esan zidan: “Gure arbasoen Jainkoak hautatu zaitu, beraren nahia ezagutu, Zintzoa ikusi eta beronen ahotsa zuzen-zuzenean entzun dezazun.
15 Ikusi eta entzun duzunaren lekuko izango baitzaitu hark gizon-emakume guztien aurrean.
16 Zertan luzatu, beraz? Bataia zaitez eta garbitu zeure bekatuetatik, Jaunari dei eginez”.
17 «Jerusalemera itzuli nintzen eta, tenpluan otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen.