18 Jauna ikusi nuen eta esan zidan: “Atera zaitez Jerusalemdik ahal duzun lasterren, ez baitute onartuko nitaz egingo duzun testigantza”.
19 Nik erantzun nion: “Jauna, baina denek dakite ni sinagogaz sinagoga zuregan sinesten zutenak kartzelatzen eta zigortzen ibili nintzela.
20 Eta Esteban zure lekukoa hil zutenean ere, hantxe nintzen ni, hura guztia ontzat ematen eta hiltzaileen jantziak gordetzen”.
21 Baina Jaunak esan zidan: “Zoaz, urrutira bidaltzen baitzaitut, jentil-herrietara” ».
22 Hau esan arte adi-adi egon zitzaizkion juduak, baina une hartan oihuka hasi ziren: «Garbitu hori lur gainetik! Ez du bizitzerik merezi!»
23 Haiek oihuka, jantziak astinduz eta hautsa airera botaz jarraitzen zutenez,
24 gudalburuak Paulo kuartelera sartu zuen. Eta zigorkatzeko agindu zuen, jendea haren kontra oihuka zergatik ari zen aitorrarazteko.