27 Joan zitzaion gudalburua Paulori eta galdetu zion:—Erromako hiritarra al zara benetan?—Bai —erantzun zion Paulok.
28 Gudalburuak, berriro:—Nik ederki ordainduz erosi nuen hiritargo hori.—Ba, nik jaiotzez daukat —erantzun zion Paulok.
29 Mintzarazi behar ziotenek berehala alde egin zuten; gudalburua, berriz, beldurturik zegoen, Erromako hiritar bat katez lotua zuela konturatzean.
30 Biharamunean, gudalburuak, juduek Paulo zergatik salatzen zuten garbi jakin nahirik, hura askatzeko agindu zuen eta apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa bilarazi zituen; ondoren, Paulo ekarri eta aurrean jarri zien.