3 «Ni judua naiz, Ziliziako Tarson jaioa, baina hiri honetan hezia eta, Gamalielen ikasle bezala, gure arbasoen legean arretaz eskolatua; jainkozale sutsua nintzen, gaur zuek guztiok zareten bezala.
4 Hil beharrez eraso izan diot kristau-bide honi, gizon eta emakumeak atxilotu eta kartzelan sartuz.
5 Apaiz nagusiak eta herriko zahar guztiek aitor dezakete hau; izan ere, beraiek eman zizkidaten Damaskoko senideentzat gutunak eta hara jo nuen, aurkitzen nituenak Jerusalemera preso ekartzeko, zigor zitzaten.
6 «Banindoan, beraz, eta, Damaskora hurbildua nintzela, eguerdi aldera, bat-batean zerutiko argi bizi batek distiraz inguratu ninduen.
7 Lurrera erori nintzen, eta mintzo hau entzun nuen: “Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?”
8 “Nor zaitut, Jauna?” galdetu nuen nik. Eta erantzun zidan: “Jesus Nazaretarra naiz, zuk pertsegitzen duzuna”.
9 Nire lagunek argia, bai, ikusi zuten, baina ez zuten entzun mintzo zitzaidanaren ahotsik.