17 Paulok ehuntari bati deitu eta esan zion:—Eramazu gazte hau gudalburuagana; badu zerbait hari esateko.
18 Eraman zuen, bada, ehuntariak gudalburuagana eta esan zion:—Paulo presoak deitu dit eta gazte hau zuregana ekartzeko eskatu; zerbait omen du zuri esateko.
19 Gudalburuak eskutik hartu zuen eta, aparte eramanik, galdetu zion:—Zer duzu esateko?
20 Mutilak erantzun zion:—Juduak elkar harturik daude, bihar Paulo Biltzar Nagusira eraman dezazula zuri eskatzeko, haren arazoa xehekiago aztertzeko aitzakiaz.
21 Baina zuk ez sinetsi, berrogeitik gora gizonek zelata jarriko baitiote; zin egina dute ez dutela jango, ez edango, Paulo garbitu arte. Prest daude dagoeneko, zuk beraien eskabideari erantzun zain.
22 Gudalburuak bidali egin zuen mutila, esanez:—Ez esan inori honen berri eman didazunik.
23 Gudalburuak, orduan, bi ehuntariri deitu eta agindu hauek eman zizkien: «Eduki itzazue prest gaueko bederatzietarako berrehun soldadu oinezko, hirurogeita hamar zaldizko eta berrehun lantzari, Zesareara joateko.