21 Baina zuk ez sinetsi, berrogeitik gora gizonek zelata jarriko baitiote; zin egina dute ez dutela jango, ez edango, Paulo garbitu arte. Prest daude dagoeneko, zuk beraien eskabideari erantzun zain.
22 Gudalburuak bidali egin zuen mutila, esanez:—Ez esan inori honen berri eman didazunik.
23 Gudalburuak, orduan, bi ehuntariri deitu eta agindu hauek eman zizkien: «Eduki itzazue prest gaueko bederatzietarako berrehun soldadu oinezko, hirurogeita hamar zaldizko eta berrehun lantzari, Zesareara joateko.
24 Gerta itzazue zaldiak ere, Felix gobernariagana Paulo bizirik eta onik eramateko».
25 Eta gutun bat idatzi zuen, honela zioena:
26 «Klaudio Lisiasek Felix gobernari agurgarri horri, agur!
27 «Bidaltzen dizudan gizon hau juduek atxilotu zuten. Eta, hiltzera zihoazela, soldaduekin joan eta atera egin nuen haien eskuetatik, Erromako hiritarra zela jakinik.