13 Ezin dizute leporatzen dizkidaten gauzen frogarik aurkeztu.
14 Hau bai, aitortzen dizut: horiek sektatzat daukaten Bide horren arabera zerbitzatzen dut geure arbasoen Jainkoa; baina nik Moisesen legean eta profeten liburuetan idatzirik dagoen guztia onartzen dut,
15 eta Jainkoarengan badut itxaropena —horiek bezalaxe— hildako guztiak, on eta gaizto, piztuko direla.
16 Horregatik ahalegintzen naiz ni ere, neure kontzientzia Jainkoaren eta gizonen aurrean beti garbi gordetzen.
17 «Urte askoren buruan, Jerusalemera etorria nintzen neure herritarrentzat limosnak ekartzera eta Jainkoari opariak eskaintzera.
18 Garbikuntza egin ondoren, opari horiek eskaintzen ari nintzen tenpluan aurkitu nindutenean, ez jendartean eta iskanbilan.
19 Baina Asia probintziako judu batzuk… Berauek agertu behar lukete zuregana, ni salatzera, nire kontra ezer badute.