24 Handik egun batzuetara, judua zen bere emazte Drusilarekin joan zen Felix eta, Paulori deiturik, Jesu Kristoganako sinesmenari buruz entzuten egon zitzaion.
25 Baina Paulok zuzentasuna, nor bere buruaren nagusi izatea eta geroko epaia aipatu zizkionean, Felix larritu egin zen eta esan zion: «Bazoazke, oraingoz. Deituko dizut hurrengo egokiera dudanean».
26 Paulok dirua emango zion itxaropena ere bazuen Felixek, eta horregatik sarritan deitzen zion, berarekin hitz egiteko.
27 Bi urte geroago, Portzio Festo jarri zen gobernari Felixen ordez, eta Felixek Paulo kartzelan utzi zuen, juduei atsegin gertatzearren.