6 tenplua bera ere kutsatu nahi izan du, eta horregatik atxilotu dugu. (
6b-7 ).
8 Egiozu galdeketa eta zeuk ikusiko duzu egiazkoak direla leporatzen dizkiogun erru horiek».
9 Juduek salakuntza hau ontzat eman zuten, dena hala zela esanez.
10 Orduan, gobernariak hitz egiteko baimena emanik, honela erantzun zuen Paulok: «Hainbat urtetan gure herriaren epaile zarela jakiteak ematen dit konfiantza neure buruaren defentsa egiteko.
11 Zeuk egiazta dezakezunez, hamabi egun besterik ez da Jerusalemera igo nintzela kultuan parte hartzera.
12 Eta ez nau inork tenpluan inorekin eztabaidan ikusi, ezta sinagogetan edo kalean jendea nahasten ere.