1 Festo, bere probintziako kargua hartzera etorri eta handik hiru egunera, Zesareatik Jerusalemera igo zen.
2 Berehala aurkeztu zitzaizkion apaizburuak eta judu handikiak, Paulo salatzera.
3 Mesede bat eskatu zioten arrenka: Paulo Jerusalemera ekar zezala, bidean zelata jartzea pentsatua baitzuten hura garbitzeko.
4 Baina Festok erantzun zien Paulok Zesarean egon behar zuela preso eta bera ere laster zihoala hara.