2 Berehala aurkeztu zitzaizkion apaizburuak eta judu handikiak, Paulo salatzera.
3 Mesede bat eskatu zioten arrenka: Paulo Jerusalemera ekar zezala, bidean zelata jartzea pentsatua baitzuten hura garbitzeko.
4 Baina Festok erantzun zien Paulok Zesarean egon behar zuela preso eta bera ere laster zihoala hara.
5 «Beraz —esan zien—, zuen artean aginterik dutenak betoz nirekin Zesareara eta, gizon honek errurik badu, sala bezate».
6 Festok ez zuen Jerusalemen zortzi/hamarren bat egun besterik egin, eta gero Zesareara jaitsi zen. Hurrengo egunean, auzi-mahaian eseri eta Paulo ekartzeko agindu zuen.
7 Paulo azaldu zenean, Jerusalemdik jaitsitako juduek erdian hartu zuten, frogatu ezineko salaketa asko eta handiak eginez.
8 Paulok honela zioen bere buruaren alde:—Ez naiz errudun, ez juduen legearen kontra, ez tenpluaren kontra, ezta enperadorearen kontra ere.