24 eta honela mintzatu zen Festo: «Agripa errege eta gurekin zaudeten gainerako jaunok, hona hemen gizona. Judu guztiak, bai Jerusalemen eta bai hemen, bizia zor duela oihukatuz etorri zaizkit.
25 Garbi ikusi dut, hala ere, ez duela heriotza merezi duenik ezer egin; baina enperadore jaunarengana jo duenez gero, harengana bidaltzea erabaki dut.
26 Ez dut, ordea, enperadore jaunari honetaz idazteko ezer garbirik. Horregatik ekarri dut zuen aurrera eta, batez ere, zure aurrera, Agripa erregea, hemengo galdeketaren ondoren zer idatzirik izan dezadan.
27 Izan ere, zentzugabe iruditzen zait preso bat bidaltzea, leporatzen zaizkion erruak azaldu gabe».