8 Paulok honela zioen bere buruaren alde:—Ez naiz errudun, ez juduen legearen kontra, ez tenpluaren kontra, ezta enperadorearen kontra ere.
9 Festok, juduei atsegin ematearren, galdetu zion Paulori:—Nahi al duzu Jerusalemera joan, zure arazoa han epai dezadan?
10 Paulok erantzun zion:—Enperadorearen auzi-mahai aurrean nago; hementxe behar dut izan epaitua. Nik ez diet juduei batere kalterik egin, zeuk ere ongi dakizun bezala.
11 Benetan errudun baldin banaiz eta heriotza merezi duen zerbait egin badut, ez diot heriotzari uko egingo. Baina nire kontra egiten dituzten salakuntzek funtsik ez badute, ez du inork eskubiderik ni horien eskuetara emateko. Enperadoreagana jotzen dut!
12 Festok, kontseilukoekin hitz egin ondoren, erantzun zion:—Enperadoreagana jo duzu, enperadoreagana joango zara.
13 Handik zenbait egunen buruan, Agripa erregea eta Berenize iritsi ziren Zesareara, Festo agurtzera.
14 Eta egun asko egin baitzituzten han, Festok Pauloren arazoaren berri eman zion erregeari, esanez: «Badut hemen Felixek preso utzi zuen gizon bat.