1 Italiarantz ontziz atera behar genuela erabaki zutenean, Paulo eta beste zenbait preso, Augusto gudari-taldeko ehuntari baten esku utzi zituzten; Julio zuen ehuntariak izena.
2 Asia probintziako itsasbazterretara zihoan Adramitioko ontzi batera igo eta zabalera jo genuen. Gurekin zen Aristarko mazedoniarra, Tesalonikakoa.
3 Biharamunean, Sidonen geldialdia egin genuen; Juliok Paulo gizabidez hartu zuen eta bere adiskideengana joateko eta haiengandik laguntza hartzeko baimena eman zion.
4 Handik berriro itsasoraturik, Zipreko kostaren babesean ibili ginen, haizea kontra baikenuen.
5 Eta Ziliziako eta Panfiliako itsasoetan barrena, Liziako Mira hirira iritsi ginen.