17 Hura ontzira jaso ondoren, ontzia kablez estutu zuten gogortzeko, eta, Sirteko hondar-metaren batean hondoa jotzeko beldurrez, aingura flotagarria bota eta noragabe jarraitu zuten.
18 Biharamunean, oraindik ekaitzak gogor jotzen baitzuen, ontzia arintzen hasi ziren.
19 Hirugarren egunean, ontziko tresneria itsasora jaurti zuten marinelek.
20 Egun asko baitzen ez eguzkirik, ez izarrik ez zela ageri, eta ekaitz zakarrak bere hartan jarraitzen baitzuen, galdurik genituen onik ateratzeko itxaropen guztiak.
21 Denbora asko generaman ezer jan gabe. Paulok erdian zutik jarri eta esan zuen: «Adiskideok, hobe nire esana egin bazenute eta Kretatik atera ez bagina: hartara ez genituzkeen kalte eta galera hauek izango.
22 Dena dela, ez galdu adorea, arren, zuetako inor ez baita galduko; ontzia galduko da bakarrik.
23 Bart gauean, nire jabea den eta nik zerbitzatzen dudan Jainkoaren aingerua agertu zait,