23 Bart gauean, nire jabea den eta nik zerbitzatzen dudan Jainkoaren aingerua agertu zait,
24 eta hau esan dit: “Ez beldurtu, Paulo! Enperadorearen aurrean agertu behar duzu, eta ontzian zurekin doazen guztiak ere bizirik aterako direla agintzen dizu Jainkoak”.
25 Izan bihotz, bada, adiskideok! Badut uste on Jainkoarengan, eta ziur naiz esan zaidan bezala gertatuko dela.
26 Uharteren bat jo behar dugu».
27 Hamalaugarren eguna zen Adriatikon noragabe gindoazela. Hartan, gauerdi aldera, lehorra hurbil sumatu zuten marinelek.
28 Bota zuten berun-soka neurtzeko, eta hogei besaldi eman zituen; bota zuten berriro aurreraxeago, eta hamabost eman zituen.
29 Orduan, harkaitzen bat jotzeko beldurrez, lau aingura bota zituzten txopatik, eta eguna argitzeko irrikatzen zeuden.