25 Izan bihotz, bada, adiskideok! Badut uste on Jainkoarengan, eta ziur naiz esan zaidan bezala gertatuko dela.
26 Uharteren bat jo behar dugu».
27 Hamalaugarren eguna zen Adriatikon noragabe gindoazela. Hartan, gauerdi aldera, lehorra hurbil sumatu zuten marinelek.
28 Bota zuten berun-soka neurtzeko, eta hogei besaldi eman zituen; bota zuten berriro aurreraxeago, eta hamabost eman zituen.
29 Orduan, harkaitzen bat jotzeko beldurrez, lau aingura bota zituzten txopatik, eta eguna argitzeko irrikatzen zeuden.
30 Marinelak, ontzitik ihes egin nahirik, txalupa uretara eraisten ari ziren, aingurak brankatik botatzeko aitzakiaz.
31 Paulok honela esan zien ehuntari eta soldaduei: «Horiek ontzian gelditzen ez badira, zuek ez zarete bizirik aterako».