33 Eguna zabaldu bitartean, zerbait jan zezatela eskatu zien Paulok denei, esanez: «Hamalau egun dira gaur, baraurik eta kezkaz zaudetela, ezer hartu gabe.
34 Jan, bada, mesedez, beharrezkoa baituzue salbatzeko. Ez duzue inork buruko ile bat ere galduko».
35 Hau esan ondoren, hartu zuen ogi bat eta, denen aurrean Jainkoari esker oneko otoitza eginik, zatitu zuen eta jaten hasi zen.
36 Orduan, beste guztiek ere animatu eta jan egin zuten.
37 Berrehun eta hirurogeita hamasei lagun ginen guztira ontzian.
38 Ase eta gero, ontzia arindu zuten, garia itsasora jaurtiz.
39 Eguna argitu zuenean, ez zuten lurralde hura ezagutu; baina, itsasadar bat bere hondartzarekin begiztaturik, ahal bazen ontzia bertan sartzea erabaki zuten.