36 Orduan, beste guztiek ere animatu eta jan egin zuten.
37 Berrehun eta hirurogeita hamasei lagun ginen guztira ontzian.
38 Ase eta gero, ontzia arindu zuten, garia itsasora jaurtiz.
39 Eguna argitu zuenean, ez zuten lurralde hura ezagutu; baina, itsasadar bat bere hondartzarekin begiztaturik, ahal bazen ontzia bertan sartzea erabaki zuten.
40 Askatu zituzten, beraz, bi aldeetako aingurak eta uretan erortzen utzi; era berean, lemako lokarriak lasaitu zituzten eta, brankako oihala haizeari emanik, hondartzarantz abiatu ziren.
41 Baina hondar-meta batean hondoa jo zuten; branka hondarretan sartua gelditu zen, mugitu ezinik; txopa, berriz, zartatuz zihoan olatuen kolpez.
42 Orduan, presoak hiltzea pentsatu zuten soldaduek, inork ere igerian ihes egin ez zezan.