1 Behin batean, Pedro eta Joan tenplura zihoazen bazkalondoko otoitzera.
2 Tenpluko «Ate Eder» esaten zioten sarreran, jaiotzatik herrena zen gizon bat zegoen. Egunero ezarri ohi zuten han, tenplura sartzen zirenei limosna eskatzeko.
3 Pedro eta Joan sartzen ikusirik, limosna eskatu zien.
4 Haiek begira gelditu zitzaizkion, eta Pedrok esan zion: «Begira guri».
5 Hura adi-adi jarri zitzaien, zerbait emango ziotelakoan.
6 Orduan, Pedrok esan zion: «Ez dut ez urrerik, ez zilarrik, baina dudana emango dizut: Jesu Kristo Nazaretarraren izenean, jaiki eta ibili!»
7 Eta, eskuineko eskutik harturik, altxarazi egin zuen.Bat-batean, gizonaren oinak eta orpoak indartu egin ziren;