4 Haiek begira gelditu zitzaizkion, eta Pedrok esan zion: «Begira guri».
5 Hura adi-adi jarri zitzaien, zerbait emango ziotelakoan.
6 Orduan, Pedrok esan zion: «Ez dut ez urrerik, ez zilarrik, baina dudana emango dizut: Jesu Kristo Nazaretarraren izenean, jaiki eta ibili!»
7 Eta, eskuineko eskutik harturik, altxarazi egin zuen.Bat-batean, gizonaren oinak eta orpoak indartu egin ziren;
8 salto batez zutitu eta ibiltzen hasi zen. Eta apostoluekin batera tenplura sartu zen bere kasa oinez, saltoka eta Jainkoari goraka.
9 Herri osoak ikusi zuen ibiltzen eta Jainkoa goratzen,
10 eta, Ate Eder ondoan eserita limosna eske egoten zena bera zela oharturik, denak zur eta lur gelditu ziren gertatutakoaz.