1 Oraindik Pedro eta Joan herriari mintzatzen ari zitzaizkiola, apaizak, tenpluko guardiaburua eta saduzearrak agertu zitzaizkien.
2 Oso haserre zeuden, apostoluek Jesusengan hildakoen piztuera gertatu zela herriari irakasten eta hots egiten ziotelako.
3 Beraz, atxilotu eta kartzelan sartu zituzten hurrengo eguna arte, berandu baitzen.
4 Baina predikua entzuniko askok sinetsi egin zuten, eta gizonezko fededunak bost milaren bat izatera iritsi ziren.
5 Biharamunean, herriko agintari, zahar eta lege-maisuak Jerusalemen bildu ziren;