2 Oso haserre zeuden, apostoluek Jesusengan hildakoen piztuera gertatu zela herriari irakasten eta hots egiten ziotelako.
3 Beraz, atxilotu eta kartzelan sartu zituzten hurrengo eguna arte, berandu baitzen.
4 Baina predikua entzuniko askok sinetsi egin zuten, eta gizonezko fededunak bost milaren bat izatera iritsi ziren.
5 Biharamunean, herriko agintari, zahar eta lege-maisuak Jerusalemen bildu ziren;
6 han ziren Anas apaiz nagusia, Kaifas, Joan, Alexandro eta apaizburuen familietako guztiak.
7 Pedro eta Joan beren aurrera ekarrarazi eta galdetu zieten: «Zer ahalmenez egin duzue hori? Nork eman dizue eskubidea?»
8 Pedrok, Espiritu Santuaz beterik, erantzun zien: «Herriko agintari eta zaharrok,