30 Eta luzatu eskua, zure zerbitzari Jesusen bidez sendakuntza, mirari eta egintza harrigarriak gerta daitezen».
31 Otoitza bukatzearekin batera, bilduak zeudeneko tokia dardaratu egin zen; denak Espiritu Santuaz beterik gelditu ziren, eta Jainkoaren hitza ausardiaz predikatzen zuten.
32 Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten.
33 Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen;
34 izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek, dena saldu eta salmentaren ordaina
35 apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena ematen zitzaion.
36 Hala egin zuen Josek, apostoluek Bernabe —hau da, Adore-emaile— deitu zutenak; lebitarra zen eta jaiotzez zipretarra.