7 Pedro eta Joan beren aurrera ekarrarazi eta galdetu zieten: «Zer ahalmenez egin duzue hori? Nork eman dizue eskubidea?»
8 Pedrok, Espiritu Santuaz beterik, erantzun zien: «Herriko agintari eta zaharrok,
9 gaur, gaixo bati egin zaion mesedea dela eta, noren eskuz sendatu den galdetzen zaigu.
10 Bego argi, bada, zuentzat eta Israel herri osoarentzat, zuek gurutziltzatu eta Jainkoak hildakoen artetik piztu zuen Jesu Kristo Nazaretarraren ahalmenaz daukazuela gizon hau zeuen aurrean sendaturik.
11 Jesus hauxe da zuek, etxegileok, mespretxaturiko harria, giltzarri gertatu dena.
12 Honengan bakarrik dugu salbamena, ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik».
13 Pedroren eta Joanen ausardia ikusi eta gizon eskolagabe eta arruntak zirela jabeturik, harrituak zeuden. Bazekiten, alde batetik, Jesusen lagun izanak zirela,