1 Ananias izeneko gizon batek eta beronen emazte Safirak soro bat saldu zuten.
2 Hartutako dirutik zerbait beretzat gorde zuen Ananiasek, bere emaztearekin ados, eta gainerakoa apostoluen esku jarri.
3 Pedrok esan zion: «Ananias, zergatik utzi diozu Satanasi zure gogoaz nagusitzen Espiritu Santuari gezurra esateko, soroaren ordainetik zati bat zeuretzat gordez?
4 Saldu aurretik zeurea zenuen, eta saldu ondoren ez ote zinen hartutakoaren jabe? Nolatan sartu zaizu buruan horrelakorik egitea? Gizakiei ez, Jainkoari berari esan diozu gezurra».
5 Hitz hauek entzutean, Ananias lurrera erori zen eta hil. Jakin zuten guztiak beldur-ikaraz gelditu ziren.
6 Berehala, gazte batzuek jaiki eta, gorpua jantzi ondoren, lur ematera eraman zuten.