13 baina beste inor ez zen haiekin elkartzera ausartzen, herriak asko goraipatzen bazituen ere.
14 Gero eta ugariagoa zen fedearen bidez Jaunari elkartzen zitzaizkionen taldea, gizon eta emakume.
15 Gaixoak kalera ateratzen zituen jendeak eta ohe nahiz ohatiletan ezartzen zituzten, Pedro igarotzean beronen itzalak bederen bat edo beste uki zezan.
16 Jerusalem inguruko herrietatik ere jende-talde handiak etorri ohi ziren gaixoak eta espiritu gaiztoen menpe zeudenak berekin ekarriz, eta denak sendatzen ziren.
17 Apaiz nagusiak eta honen alderdiko guztiek —saduzearrek, alegia—, haserre bizian,
18 apostoluak atxilotu eta herriko kartzelan sarrarazi zituzten.
19 Baina gauez Jaunaren aingeruak ateak zabaldu eta kanpora atera zituen, esanez: