3 Pedrok esan zion: «Ananias, zergatik utzi diozu Satanasi zure gogoaz nagusitzen Espiritu Santuari gezurra esateko, soroaren ordainetik zati bat zeuretzat gordez?
4 Saldu aurretik zeurea zenuen, eta saldu ondoren ez ote zinen hartutakoaren jabe? Nolatan sartu zaizu buruan horrelakorik egitea? Gizakiei ez, Jainkoari berari esan diozu gezurra».
5 Hitz hauek entzutean, Ananias lurrera erori zen eta hil. Jakin zuten guztiak beldur-ikaraz gelditu ziren.
6 Berehala, gazte batzuek jaiki eta, gorpua jantzi ondoren, lur ematera eraman zuten.
7 Handik hiru ordu ingurura, Ananiasen emaztea etorri zen, ezer ez zekiela.
8 Pedrok galdetu zion:—Esadazu, honenbestean saldu al zenuten soroa?—Bai, horrenbestean —erantzun zuen hark.
9 Pedrok esan zion:—Zergatik hartu duzue elkar Jaunaren Espiritua tentatzeko? Hara, atean dira dagoeneko zure senarrari lur eman diotenak; zu eramango zaituzte orain.