9 Pedrok esan zion:—Zergatik hartu duzue elkar Jaunaren Espiritua tentatzeko? Hara, atean dira dagoeneko zure senarrari lur eman diotenak; zu eramango zaituzte orain.
10 Pedroren oinetara bat-batean erori eta hil egin zen. Sartu ziren gazteak eta, hilda aurkiturik, senarraren ondoan lur ematera eraman zuten.
11 Eliz elkarte osoa erabat beldurturik gelditu zen, baita gertatuaren berri izan zuten guztiak ere.
12 Anitz mirari eta egintza harrigarri gertatzen ziren herrian apostoluen eskuz. Fededun guztiak Salomonen aterpean bildu ohi ziren gogo batez;
13 baina beste inor ez zen haiekin elkartzera ausartzen, herriak asko goraipatzen bazituen ere.
14 Gero eta ugariagoa zen fedearen bidez Jaunari elkartzen zitzaizkionen taldea, gizon eta emakume.
15 Gaixoak kalera ateratzen zituen jendeak eta ohe nahiz ohatiletan ezartzen zituzten, Pedro igarotzean beronen itzalak bederen bat edo beste uki zezan.