23 «Berrogei urte bete zituenean, bere senide israeldarrekin harremanetan jartzea erabaki zuen.
24 Egiptoar batek israeldar bat gaizki zerabilela ikusirik, honen alde atera zen eta, anaia zapaldua mendekatu nahirik, hil egin zuen egiptoarra.
25 Uste zuen bere senideek ulertuko zutela beraren eskuz askatu nahi zituela Jainkoak; baina ez zuten ulertu.
26 Biharamunean, israeldar batzuk borrokan ari zirela, haien artera sartu zen bakeak egitera, esanez: “Adiskideok, zergatik ari zarete elkar joka, anaiak izanik?”
27 Baina laguna jotzen ari zenak bultza egin zion, esanez: Nork jarrihau hi gure arteko buruzagi eta epaile?
28 Ala, atzo egiptoarra bezala, hil egin behar ote nauk ni ere?
29 Hau entzutean, Moisesek ihes egin zuen eta Madianen jarri zen bizitzen, eta han bi seme izan zituen.