28 Ala, atzo egiptoarra bezala, hil egin behar ote nauk ni ere?
29 Hau entzutean, Moisesek ihes egin zuen eta Madianen jarri zen bizitzen, eta han bi seme izan zituen.
30 «Berrogei urteren buruan, aingeru batagertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan, Sinai mendiko basamortuan.
31 Moises harriturik gelditu zen ikusten zuenaz eta, hobeto ikusteko bertara hurbiltzean, Jaunaren ahotsa entzun zuen:
32 Ni zurearbasoen Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa. Beldurrez dar-dar, Moises ez zen begiratzera ere ausartzen.
33 Orduan, Jaunak esan zion: Erantzioinetakoak, zu zauden lekua lur santua baita.
34 Ongi ikusia dutneure herriaren atsekabea Egipton eta entzunak ditut haren intziriak. Haiek salbatzera etorri naiz. Orain, zatoz hona, Egiptora bidali behar zaitut eta.